XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artean
Goiz
hontan
jeikitzean
eguneroko
kaseta baten
horrialdeak
irakurtu
ditut.

Liban-en
beti
hiltzen ari dira,
Txilen
preso sartzen ari dira,
Egiptoan
torturatzen ari dira,
Rusian
bizirako
deportatzea da.

Euskadin
Askatasunarentzat
eta Amnistia
orokorraren alde
borrokan ari dira.

Goiz
hontan
jeikitzean
hitz
zenbaitek
eta
frase inprimatu
batzuek
beste nonbaiteko
zolatik
ene
zolaraino
pozoin
lama bat
bezala
Desterratuen
orro
okaztagarriak
bakearentzat
bakea
artean
ekarri
dautate.